Bost Nobel saridunek hartuko dute parte DIPCek sustaturiko Passion for Knowledge 2016 jaialdian eta irailaren 27tik urriaren 1era izango da "zientziarekiko pasioa, kulturarekiko pasioa” goiburupean. Programaturiko jarduera ugariak (beti doako sarrerarekin) egingo diren leku askoren artean, aurreko edizioetan bezalaxe, Eureka! Zientzia Museoa dago, eta bertan izango da bigarren irakaskuntzako eta batxilergoko ikasleen eta Dudley Herschbach Kimikako Nobel saridunaren arteko topaketa hilaren 30ean.

Passion for Knowledge, zientziarekiko pasioa, kulturarekiko pasioa
Irailaren 27tik urriaren 1era
Antolatzailea: DIPC
Babeslea: Kutxa

Donostia International Physics Centerrek (DIPCk) antolatuta, zientzia funtsezko kultur jarduera gisa sustatzea du helburu jaialdiak, gizartearen eta ekonomiaren aurrerapenari laguntzen dion kultur jarduera gisa.

Horretarako, publiko guztiei zuzendutako programa zabala aurkeztu dugu, Hitzaldi Publikoak, Argazki Erakusketa bat eta beste hainbat aktibitate.


Informazio gehiago HEMEN