Eureka! Zientzia Museoak, joan zen ikasturtean, urtero ikastetxeen eskura jartzen duen eskaintzan parte hartu zuten 66.330 ikasle hartu zituen. Hastear dagoen 16-17 ikasturterako programazioa dagoeneko argitaratu dute eta hainbat berritasun eskaintzen ditu; Haur Hezkuntza, Lehen Irakaskuntzako hiru zikloak, Bigarren Irakaskuntzako bi zikloak eta Batxilergoa hartzen ditu barnean. Tailerrak, Planetariumeko saioak eta erakusketa iraunkorrerako bisitak dira proposamenaren oinarria.

Jarduerak

  • Tailerrak
  • Planetariuma
  • Erakusketa iraunkorra (museoa, Animalia, Plastination):
    • bisita librea
    • bisita gidatua (50 ´)

 

Hizkuntzak

Lau hizkuntzatan eskaintzen dira jarduerak: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

 

Hezkuntza mailak

  • Haur Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza
  • Bigarren Hezkuntza
  • Batxilergoa

 

Liburuxka deskargatu HEMEN


Erreserbak

Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia

T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦  www.eurekamuseoa.es