Gero eta estimatuagoak, Kutxa Fundazioaren lekuetan askotariko ospakizunak egiten dira. Joan zen asteazkenean, Adegi-ren Enpresa Eguna zela-eta, Eureka!-n bildu ziren enpresaburuak eta agintariak, Iñigo Urkullu lehendakaria ere bertan zela. Azken hau, ostegunean, Kutxa Kultur Plazan izan zen, Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Donostiako alkatearekin batera, Kirol Egokituaren Federazioak antolaturiko Gau Paralinpikoan.