Lurraren eta Eguzkiaren artean Merkurio planeta igarotzen ikusteko Eureka! Zientzia Museoak antolaturiko saioak astronomia zale ugariren interesa sortu zuen joan den astelehenean. Datorren asteburuan txikienentzat izango da astronomia: zuzeneko saio bereziak, hurbilekoak eta dibertigarriak, Txiki Planetarioan. Eta jende guztiarentzat, esperientzia berdingabea: fakir baten ohean etzatea, bere 9.000 iltzek batere minik eman gabe.