ZIENTZIA TXOKO UDARA

Zientzia eta kirola, konbinazio ezinhobea. Txiki txikitatik piztu nahi dugu gure haurrengan zientziarenganako jakinmina eta hori gure haurren bizitzan ezinbestekoa den beste elementu batekin elkartu nahi dugu,kanpoaldean egiten diren jarduerekin.

Adina: 4-10 urte (2012-2005ean jaiotakoak)
Programa: zientzia ikuskizunak, eskulanak, museoko areto ezberdinetara bisitak, kirol jarduerak kanpoaldean eta planetarioko saioak.
Txandak: Astebeteko txandak eskeintzen dira, ekainaren 20an hasi eta irailaren 6 arte, astelehenetik ostirala bitarte.

 Informazioa eta izen emateak: www.eurekamuseoa.es


UDALEKU TEKNOLOGIKOAK

Kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzenduta. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua.  

Adina: 8-17 urte (2008-1999an jaiotakoak)
Programa: Robotika, bideo jokoen programazioa, dronak eta gasolinazko autoak. Guztiak Doplay ko profesionalen eskutik.
Txandak: Astebeteko txandak eskeintzen dira, ekainaren 20an hasi eta irailaren 2 arte, astelehenetik ostirala bitarte.

Informazioa eta izen emateak: www.eurekamuseoa.es