Kutxa, SIE TALDEAk (prestakuntza-zentro baimendua eta Lanbideren eta Sepe-ren kolaboratzaileak) kudeatutakoTalentuaz Baliatuz programaren bigarren edizio honen sustatzailea da.
Programak prestakuntza handiko gazteen talentua eta gaitasuna enpresa-sarearen garapen komertzialaren zerbitzura jartzea helburu dutenak; alde batetik, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, eta, bestetik, enplegua sortzen laguntzeko.
Programa dual bat da, hau da, urtebetez, parte-hartzaileak prestakuntza jasoko du lanean ari den bitartean. Ordainsaridun kontratu bat egingo da, espezializazio bat lortzeko aukera ematen den bitartean. Epealdi horretan, gainera, Gizarte Segurantzan kotizatuko da, lanaldi osoan.
Marketin eta Komunikazioaren Kudeaketa da eskaintzen dugun prestakuntza-programaren ardatza. Programan sartuko diren gazteek prestakuntza-ekimen batean parte hartuko dute, enpresa batean lanean ari diren bitartean. Programari esker, lan-mundura hurbiltzeaz gain, Profesionaltasun-ziurtagiri homologatu bat eta etorkizunean beharko dituzten bestelako gaitasunak eskuratuko dituzte parte-hartzaileek: erantzukizuna, antolaketa eta esfortzua.
Ezaugarriak
- Leku kopurua: 30
- Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzera bideratuta (3. maila) Marketin eta Komunikazioaren Kudeaketan
- Profilak: Leku kopuruaren % 80 30 urtetik beherakoentzat da
- Izena emateko epea: 2016ko ekaina
- Programaren hasiera-data: 2016ko uztailaren 4an
Informazioa eta izen emateak
T – 943 445 743
www.talentuazbaliatuz.com