Eureka! Zientzia Museoak Burmuinaren Astea ospatzen du martxoaren 1tik 20ra, eta jarduerak egongo dira bai ikasleentzat bai helduentzat.

Ikasleentzako jarduerak

Etorkizuneko ikertzaileentzako tailerrak egongo dira, jarduera dibertigarri eta hezitzaileen bidez burmuinaren funtzionamendua eta egitura nolakoa den ikas dezaten. Nola funtzionatzen dute neuronek? Zer dira ilusio optikoak eta nola funtzionatzen dute? Haurrek burmuinari dagokionez dituzten ezagutzak neurtzeko eta animalia batzuen burmuina nolakoa den ikusteko aukera izango dute.

Jarduerak jendaurreari irekita egongo dira eta taldeentzat eta ikastetxeentzat doakoak izango dira.
Ikastetxeei lekua lehen bati lehen erreserba dezaten eskatzen zaie.

Helduentzako jarduerak

Urtero antolatzen den ekitaldi honen xedea burmuina, misterioz betetako gai konplexu hori, guztion eskura jartzea da. Horretarako, hainbat hitzaldi antolatu dira, non burmuinean adituak direnek (neuroikertzaileak, kognizioko psikologoak eta biologoak) haien ezagutza jakitera emango
duten eta alor horretan ikertzen ari diren kontuak era sinplean eta errazean azalduko dituzten.


Informazio gehiago HEMEN.