Eureka! Zientzia Museoak Zientzia Txokoa antolatzen du Aste Santu eta Pazko Astean.

Txiki txikitatik piztu nahi dugu haurrengan zientziarenganako kuriositatea eta horretarako, Zientzia Txokoan zientziarekin zerikusia duten jarduera ezberdinak eskeintzen ditugu, haurrek goizak modu ludiko eta hezitzaile batean pasa ditzaten.

Zientzia ikuskizunak, eskulanak, museoko areto ezberdinetara bisitak, jarduerak kanpoaldean eta Planetariumeko saioak dira besteak beste, Zientzia Txokorako programatu ditugun jarduerak.

ADINA

4-10 urte bitarteko umeentzat (2005-2012an jaiotakoak)

TXANDAK ETA ORDUTEGIA

martxoaren 21-22-23a
martxoaren 29-30-31a eta apirilaren 1a.
9:00-13:30 (jangela eta ludoteka zerbitzuak aukera) 

LEKUA

Eureka! Zientzia Museoa.
Mikeletegi Pasealekua 43-45 (20009 Donostia)

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK

T - 943 012 900
Izena emateko epea irekita. Izena eman HEMEN.