Guztira, Gipuzkoako 451 gaztek 2017-18 ikasturte hau osorik edo zati batean Europako Batasuneko goi-hezkuntzako ikastetxeetan egin ahal izango dute, Kutxak finantzatu eta Kutxabankek kudeaturiko Erasmus beken laguntzaz. Laguntzen zenbatekoa aldatu egiten da atzerriko unibertsitateetan dagozkien egonaldien arabera, eta bateragarria da beste erakunde publiko eta pribatu batzuek emandakoekin. Beken onura 974 euskal gazterentzat izango da, eta horietako %64,27 EHUn ari dira ikasten.
Deialdi honetan eskaera bat egin bazenuen, emaitza kontsultatu dezakezu HEMEN.
Programaren ezaugarri orokorrak
1 Beka kopurua: Programa honetarako aurrekontu zehatza dago, jomugako unibertsitateetan onuradunek egingo duten hilabete kopuruaren arabera banatzen baita. Hortaz, ezin daiteke emango den beka kopurua aldez aurretik zehaztu.
2 Laguntzaren zenbatekoa:
- Ikasturte osoa jomugako unibertsitatean: 800 €.
- Lautik sei hilabetera bitarteko egonaldiak jomugako unibertsitatean: 400 €.
- Lau hilabetetik beherako egonaldiak: 100 €, jomugako unibertsitatean egindako hilabete bakoitzeko.
- Zenbateko hori txikiagoa izan daiteke, emandako beken zenbatekoak horretarako gordeta dagoen zenbateko osoa gainditzen badu.
3 Zenbatekoen kalkulua egiteko, ikasleen truke-programa ofizialean hasieran zehaztutako hilabete kopurua baino ez da kontuan hartuko; hau da, programa abian dela egonaldiak luzatzen dituzten ikasleek ezin izango dute aurretik zehaztutakoaz haragoko laguntzarik jaso.
4 Ikasleen truke-programan nahi adina aldiz parte hartuta ere, ikasle bakoitzak behin bakarrik izango du halako laguntza bat jasotzeko aukera, bere eskola-ibilbide osoan.
5 Ematea: Bete beharreko eskakizunak aintzat hartuta, kasuan kasu eskatutako diru-laguntza emango den ala ez erabakiko da. Erabakia apelaezina izango da.
6 Laguntza hau beste erakunde batzuek ematen dituztenen osagarri izan daiteke.
7 Laguntza galtzea: Aldez aurretik zehaztutako egonaldiaren amaiera-data baino lehen jomugako unibertsitatea uzten duten ikasleek diru-laguntza hau jasotzeko eskubidea galduko dute. Egoera horretan daudenek ahal bezain laster eman beharko diote horren berri Kutxabanki, euren kabuz zein unibertsitatearen bitartez.
Eskatzaileek bete beharreko baldintzak
1.- Laguntza hauek jaso nahi dituztenek Esparru Nazionaleko edozein Unibertsitateko ikasleak izan behar dute, eta haien unibertsitateak Europar Batasunaren graduko (ez praktikak, graduondokoak, masterrak edo doktoradutzak) ikasleentzako mugikortasun programan (2017/2018 ikasturtean) parte hartzeko ofizialki hautatu behar izan ditu.
2.- Eskatzaileak EAEn erroldatuta egon behar dira: Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan.
3.- Eskatzaileek K26 edo K26+ txartelaren titular izan beharko dute (30 urte baino gehiago izanez gero, Kutxabankeko edozein finantza-txartelaren titular), eta gutxienez kontu aktibo bat izan behar dute Kutxabanken.
4.- Horrez gain, eskatzaileak edo bere aitak / amak / tutoreak KUTXABANKekin lotzen dituzten honako eskakizunetako bi gutxienez bete behar dituzte:
- Nomina, pentsioa, langabeziagatiko prestazioa edo autonomoen ordainagiria KUTXABANKen helbideratuta izatea, gutxienez urtebete lehenagotik eta etenik gabe, edo KUTXABANKen OK kontu baten titularra izatea. Autonomoen ordainagirien kasuan, goian adierazitakoaz gain, kontuko batez besteko saldoa 2.000 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar da.
- 2016ko maiatzaren 1etik 2017ko maiatzaren 1era bitartean, saltokietan indarrean dauden KUTXABANK kreditu-txartelekin erosketak egitean guztira ordaindutakoak 1.200 euroko edo hortik gorako balioa izan behar du, edo erabiltzaileak urtean 12 aldiz erabili behar du txartela (kutxazainetan egindako eragiketak ez dira aintzat hartuko).
- Indarrean dagoen KUTXABANKeko BGAE/PENTSIO PLAN batera ekarpenen bat egin behar dute, 2016ko maiatzaren 1etik 2017ko maiatzaren 1erako epean, saldoa 1.500 euro edo gehiago handituko duena.
- Gutxienez honako KUTXABANK aseguruetako BIren titular izatea -2017ko maiatzaren 1ean indarrean egon beharko dute.
Beka bereziak, salbuespenak
Egoera ekonomiko berezian dauden eskatzaileek lehenengo hiru eskakizunak besterik ez dituzte bete behar beka eskuratu ahal izateko. Horretarako, eskaera-orrian dagokion laukitxoa markatu eta egoera hori frogatzen duen dokumentazioa bidali beharko dute, eskaera-epea agortu aurretik, “Tramiteak” atalean azalduta dagoen moduan. Dokumentazioarekin batera bidaltzen ez diren eskaerak edo balorazioa egiteko nahikoa ez den dokumentazioarekin bidalitakoak ez dira kontuan hartuko.
Barneko Batzorde batek aztertuko ditu beka berezien eskaerak. Familia-unitatean benetako behar ekonomiko bat dagoela erakusten duten eskaerak besterik ez dira aintzat hartuko.
Beka hauen zenbatekoa beka arrunten bikoitza izango da, eta gainera ez zaie hainbanaketarik aplikatuko.
Tramiteak: ESKAERA (online formularioa) eta sinatutako BAIMENA + eskaneatutako NAN-ak
1 Eskaera: Laguntzak eskatzeko, interesa duten ikasleek eskaera-orria bete eta bidali beharko dute, webgune honen bidez. Automatikoki jasoko dute eskaera jaso dela esaten duen baieztapena.
2 Eskaera onartua izan dadin, gurasoek / tutoreek sinaturiko baimena eta haien NAN-a eskaneatuta bidali behar dira, eskaera-orria bidali eta gehienez 2 eguneko epean.
Bi agiriak honako helbide honetara bidali behar dira: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., eta hau adierazi behar da mezuaren gaian: ERASMUS - ESKATZAILEAREN IFZ.
Tramite hori betetzen ez duten eskaerak ez dira kontuan hartuko.
Eskaeraren formularioan beka berezia eskuratzeko laukitxoa aktibatu bada, agiri horietaz gain, beka horiek eskuratu ahal izateko agiriak bidali beharko dira (familiaren erroldatze-agiria, familia-unitateko kide guztien 2016ko errenta-aitorpena edo salbuetsita dagoela esaten duen agiria, egoera ekonomiko berezia justifikatzen duten beste agiri batzuk) helbide hauetara, eta mezuaren gaian ERASMUS - ESKATZAILEAREN IFZ adierazita.
Gipuzkoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.s
Araba: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Bizkaia: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Dokumentazio hori ez bada 2017ko uztailaren 15a baino lehen jasotzen, bere izaera berezia ez da kontuan hartuko, eta beka arrunten eskakizunen eta baldintzen arabera baloratuko da eskaera.
3 Eskaera egiteko epea: 2017ko maiatzaren 23tik ekainaren 30era (biak barne).
4 Ebazpena: Eskaera bakoitzaren ebazpena webgune honetan bertan ikusi ahal izango da, urriaren amaiera aldera, beka eskatu duen pertsonaren NAN zenbakiaren bidez.
5 Diru-laguntza abonatzea: Onarturiko laguntzak ikaslearen titulartasunpeko KUTXABANK kontuan besterik ez dira abonatuko. Unibertsitatera lehen seihilekoan doazen ikasleek 2018ko urtarrilaren amaieran jasoko dute beka. Bigarren seihilekoan doazenek, aldiz, 2018ko apirilaren amaieran jasoko dute; eta seihileko bietan doazenek bi zatitan jasoko dute beka, aipatutako 2 hiletan.
6 Eskaera egitean, hautagaiak aipatutako baldintza guztiak onartzen ditu.