Uliako Transbordadorea itxi zela ehungarren urteurrena dela-eta, Eureka! Zientzia Museoak doako sarrerarekin ikusgai dago Leonardo Torres Quevedo: airearen konkista erakusketa, Santanderreko ingeniariaren bizitzari eta airea konkistatzeko hark egindako ekarpenei buruzkoa. Ameslari baten ekarpena: lehenengo globo gidatuen diseinua, Montgolfier anaien igoaldiak, patenteen erregistroa, lehen probak eskifaiarekin eta eskifaia gabe, eta gero asmatzaile honek XX. mendean zehar egindako ekarpenak, haren ideiek indarrean dirautelarik egungo baloi edo globo gidatuetan. Historian izan den urrutiko lehen agintea berak diseinatu zuen globo gidatuak telekontrolatzeko helburuaz. Eta Niagarako ur-jauzietako transbordadorearen eraikuntzari buruzko guztia, Ulia mendian ibili zen teleferikoa bezalakoxea, munduan jendea garraiatzeko erabili zen lehen teleferikoa.

“Leonardo Torres Quevedo: airearen konkista” erakusketa hiru zatitan banatuta dago. Zati bakoitza Leonardo Torres Quevedok airea konkistatzeko egin zuen ekarpen mota bati eskainita dago: baloi gidatuak, telekinoa eta aireko transbordadoreak.

 

Baloi gidatuak eta Telekinoa

Uztailaren 7tik abuztuaren 31ra
Lekua: Newton Aretoa. Eureka! Zientzia Museoa
Sarrera doan
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00<20:00 // asteburu eta jai-egunetan: 11:00<20:00

 

Transbordadoreak

Irailaren 1etik 30era
Lekua: Montessori Aretoa. Eureka! Zientzia Museoa
Sarrera doan
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00<19:00 // asteburu eta jai-egunetan: 11:00<20:00


 Eureka ExpoQuevedo transbordador1200

1907 Monte Ulía Transbordadorea