"Udako zerua ezagutzen" Planetarioaren zuzeneko saioa da, non udako hilabeteetan izango diren astronomia-fenomenoak azalduko ditugun. Azalpenekin batera irudiak ikusiko dira Planetariumean, gertakizun horiek simulatuko dituztenak, nolabait ikusgai bihurtu eta hobeto ulertzeko. Hilabete hauetako astronomia eta astronautikako albiste garrantzitsuenei buruz ere hitz egingo dugu. Datorren igandean izango da, 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz Eureka! Zientzia Museoaren Planetarioan, doako sarrerarekin, eta 8 urtetik aurrerako neska-mutikoentzat gomendaturiko jarduera da.