Datorren ekainaren 30era arte zabalik izango da Erasmus 2017/2018 programarako laguntza-deialdi berria; Espainiako estatuko edozein unibertsitatetan matrikulaturiko ikasleentzako laguntzak dira, EAEn erroldatuta eta gradu-ikasketetako ikasleentzako mugikortasun-programan onartuta baldin badaude. Programak aurrekontu finkoa du, onuradunen artean banatuko dena, hauek destinoko unibertsitateetan egongo diren hilabete kopuruaren arabera. Beraz, ezin da a priori zehaztu emango diren beken kopurua, baina zenbatekoak izango dira 800 €, destinoko unibertsitatean ikasturte osoa egiteagatik, eta 400 € artekoak, lau eta sei hilabete arteko egonaldiengatik, gehi beste 100 € destinoko unibertsitatean egondako hilabete bakoitzeko.
ESKAERAK: maiatzaren 23tik ekainaren 30era. Eskaera orria
Programaren ezaugarri orokorrak