Alde batetik, bihar, ostirala, zuzeneko saioak egingo dira Planetarioan hilabeteko zerua ezagutzeko. Saio hauek 8 urtez gorakoentzat izango dira, 17:30ean euskaraz eta 18:15ean gaztelaniaz. Datorren asteburuan nobedade asko izango ditugu Museoan: Planetarioan “Grabitatearen sekretuak” ematen hasiko dira; animazio berria ere izango da, eta bisita gidatu berriak akuarioetara datozen hiru hilabeteetan jaiegun eta asteburuetan. Bisita gidatuak egingo dira hiru akuarioetarako: itsas zaldiak, ziklopeak eta tropikala.

 700x1000 Weltraum ENG