Aste Santuko eta Pazko Asteko Udaleku Teknologikoetan (bi txandatan: 10-12 eta 18-21) parte hartu ahal izango dute 8 eta 16 urte arteko haurrek; bideo-jokoen programazioaren eta hezkuntza-robotikaren munduan sartzeko Eureka! Zientzia Museoak proposatzen ditu. Helburua? Geure robotak sortzea, planteaturiko erronka eta eginkizunak bete eta bikoteka edo taldeka lehiatzeko. Egun berberetan, 4 eta 10 urte arteko haurrentzat, zientzia-ingurunean sartze hori Zientzia Txokoen bidez egitea proposatzen da.
Udaleku teknologikoak
Kezka berridun gazteei zuzenduta. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua.
Hauek dira eskaintzen diren tailer ezberdinak: Robotika, Bideo Jokoen programazioa, Dronak eta Gasolina autoak. Guztiak Doplayko profesionalen eskutik.
Adina: 8-16 urte
Informazioa eta izen emateak
Eureka! Zientzia Museoa
T- 943 012900 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.eurekamuseoa.es
Zientzia Txokoak
Txiki txikitatik piztu nahi dugu gure haurrengan zientziarenganako jakinmina eta horretarako jarduera zientifikoak, dibertigarri eta parte hartzekoak, eskaintzen ditugu. Eta gure seme-alaben bizitzan ezinbesteko elementua ere gehitu nahi dugu, kanpoaldeko jarduerak alegia.
Adina: 4-10 urte (2013 eta 2006an bitartean jaiotakoak)
Txandak:Ordutegia: 9:00-13:30. Zaintza (8:30-9:00) eta jangela (13:30-15:00) zerbitzuak aukeran.
- Apirilaren 10a, 11a eta 12a
- Apirilaren 18a, 19a, 20a eta 21a
Informazioa eta izen-emateak
T- 943 012 900 ¦ eurekamuseoa.es