Burmuinaren Astea, aurten ere BCBLren eskutik iritsia, oso arrakastatsua izan zen berriro Eureka! Zientzia Museoan. Orain museoko Planetariuma saio interesgarri bat ari da prestatzen datorren igande goizerako, eta hasi berri dugun udaberriko hilabeteetan izango diren fenomeno astronomikoak azalduko dira bertan. Azalpenak irudiekin batera emango dira, gertakariak simulatu eta hobeto ulertzea ahalbidetuz. 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz.


"Udaberriko zerua ezagutzen", planetarioan egindako zuzeneko saio bat da. Bertan udaberrian zehar egongo diren gertaera astronomikoak azalduko ditugu. Azalpenak Planetarioan proiektatuko irudiekin osatzen dira. Irudi hauek zeruko fenomenoak simulatzen dituzte eta horrela hobeto ulertu daitezke.

Albiste astronomikorik eta astronautikorik garrantzitsuenak ere azalduko ditugu.

Adina: 8 urtetik aurrera

planetarium