Ikasleak seduzitzea eta, enplegagarritasun-maila handiko lan-aukera gisa, Lanbide Heziketarantz hurbiltzea: hori izan zen joan zen ostiralean egindako Esperientziaren I. Foroaren helburua. Ekimenaren hartzaileek, DBHko 4. mailako 200 ikasle inguruk, lehen topaketa izan zuten aurrez aurre enpresekin Miramongo Teknologia Parkean egindako ekitaldian; Kutxa Fundazioaren laguntza izan zuen ekitaldiak, belaunaldi berrien artean zientzia eta teknologiarekiko interesa pizten saiatzen baita bere gazte-programetan.


 170310ForoExperiencia1200x600