Gai konplexu bat jende guztiaren eskura jartzea da Burmuinaren Astearen helburu nagusia, eta BCBLren eskutik Eureka! Zientzia Museora itzuliko da datorren astean programa bete-betearekin. Neurozientzietan, psikologia kognitiboan eta hizkuntza-psikologian adituek zenbait gai aztertuko dituzte: emozioak, erabakiak hartzea, pertzepzioa, elebitasuna eta irakurmena. Hitzaldiak museoko Newton auditoriumean izango dira, sarrera doakoa da eta aurrez izena ematea besterik ez da egin behar.
Burmuinaren astea: martxoaren 13tik 17ra
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa (Newton Auditoriuma)
Doako hitzaldiak