Datorren asteazkenean, 09:30ean hasiko den saioan, Kutxa Ekoguneak beste Ekopolis topaketa bat eskainiko du, altuerako pasabideei buruzkoa, aukera eraginkor eta ekologikoa iristeko erraztasuna bermatzeko, baita lurzorua eta fauna babesteko ere parke bat urbanizatzerakoan. Aurrez, larunbat eta igandean, goiz eta arratsaldeko saioetan, Haur Parkeak animalien mozorro-tailerrak eskainiko ditu, baita erromatar jainko-jainkosenak ere, nekazaritzaren egutegiarekin eta lurraren inguruko jaiekin lotuak.