Izen berezi samarra duen Lizarrako talde batek, “Mintzamendipintxopotepraktika”, irabazi du Euskararen Ginkanaren bosgarren edizioa, finala joan zen larunbatean izan zelarik Kutxa Ekogunean. Taldeak 3.000 euroko saria irabazi zuen eta Lizarran egin nahi duten “48 ordu euskaraz” ekitaldia antolatzeko erabiliko dute. Euskararen Ginkana Ekoguneak eta Azkue Fundazioak sustatzen dute eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatzen du.

EuskararenGinkana_Vedicion_ganador1200x600