Aste honetan lehen fasea izan delarik, datorren astelehenean, hilaren 2an, bigarren fasea hasiko da Ekoguneko neguko kolonietan eta Eureka!-ren Zientzia Txokoan, neska-mutikoentzako jarduerak direlarik betiere. Ingurumen-parkean naturaz gozatu eta naturatik ikasten dute jolas libre eta gidatuaren bidez, bai kanpoan eta bai haur-parkean. Museoan zientzia-ikuskizunak, esku-lanak, kirol-jarduerak eta Planetariumean saioak izango dira zientziarekiko jakin-mina pizten saiatzeko haurtzarotik hasita.
Neguko kolonien eta Zientzia Txokoaren bigarren fasea
- Xehetasunak