Kutxa Ekoguneak jarduera asko ditu abendua amaitzeko, besteak beste, neguko koloniak, hauen lehenengo fasea datorren astean izango delarik. Baina, gainera, haur-parkeak bi lantegi edo tailer antolatu ditu 4 eta 12 urte arteko haurrentzat: astelehenean, hilak 26, musika-tresnei buruzkoa; eta asteazkenean, hilak 28, satorren bidexka. Eta familientzat bi ikuskizun: trikuak muxar marmartiari ezustean egindako bisita, ipuin antzeztua; eta ostegunean gaztaina-eguna, gaztainak erretzen ikasteko… eta gero, jateko, noski!
Koloniak, tailerrak eta ikuskizunak Kutxa Ekogunean
- Xehetasunak