Abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra, Kutxa Ekoguneak argien festa proposatzen du, hain zuzen ere, egunik ilunenetan, naturarekin harremanean, artea eginez janzteko. Eta Gabonetako oporraldi osoan aktibo egongo da jostailuak trukatzeko gunea: etxean jada erabiltzen ez diren jostailu horiek, erabiltzeko adinean dagoen beste haur batentzat opari handi izan daitezkeenak, askatasunez utzi eta hartu ahal izango dira inolako ordainketarik gabe. Datorren asteburuan “Emozioz beteriko aurpegia” tailerra eskainiko da Haur Parkean.
Jostailuen trukea eta argi-festa Ekogunean
- Xehetasunak