Eureka! Zientzia Museoa eta Kutxa Ekogunea azkentzen ari dira datozen Gabonetarako haurrentzat antolatu dituzten jarduerak. Museoan Zientzia txokoak bi txandatan 2005 eta 2013 artean jaiotakoentzat eta kolonia teknologikoak (robotika, bideojokoak…) 8 eta 17 urte artekoentzat. Haur Parkean, neguko kolonietan (4-12 urte), haurtzaindegi-zerbitzuarekin eta jostailuak trukatzeko gunearekin. Datorren asteburuan, haurrentzako tailerrak bi zentroetan: “Satorren bidexka” Ekogunean eta zientziaren plastilina Eureka!-n