“Emozioz beteriko aurpegia” da Kutxa Ekoguneak bere Haur Parkean umeentzat eskainiko duen tailerra datorren asteburuan, baita ere larunbatean, hilak 17, eta igandean, hilak 18, goiz eta arratsaldeko saioetan. Parte-hartzaileek emozioak adieraziko dituzte katu baten aurpegia emulatzen duen gainazalean. Haurrentzako beste lantegi batek, Zientziaren Plastihistoria erakusketaren esparruan, Eureka!-n, plastilina-lantegiak proposatuko ditu sei urtetik aurrerako haurrentzat. Larunbatean eta igandean izateaz gain, hurrengo asteko jaiegunetan ere izango dira: asteartean eta ostegunean.