Kutxa Ekoguneak beste bi tailer interesgarri antolatu ditu helduentzat, Kutxa Ikasgelak programari dagozkionak. Datorren larunbatean xaboiari buruzkoa izango da, gero bakoitzak bere etxean gorputz eta aurpegirako edo etxearen garbiketarako xaboiak egin ahal izateko. Bestalde, hilaren 8tik aurrera, hiru asteartetan jarraian, lantegi praktiko batean udazkeneko barazki eta frutak kontserbatzen irakatsiko da: deshidratatze- eta izozte-teknikak; gatzunetan, oliotan eta ur-azukretan ontziratzea… Datorren asteburuan, haurrentzat ere bada proposamenik: “Landare irribarretsua” lantegia.