Haurrek hitzordua dute Kutxa Ekogunean datorren asteburuan. Larunbatean eta igandean “Erlea eta lorea” lantegian parte hartzeko aukera izango dute, eta bertan eztiaren jatorrira hurbilduko dira "Eki" abenturaren bidez: Ekogunean bizi den erlea da eta udaberrian lorez lore ibiltzen dena. 16 urtez gorakoentzat, azaroaren 2an, asteazkena, goizez, parkean beste Ekopolis topaketa bat izango da gai iradokitzailearekin: produktu birziklatuak hiri atsegingarriagoentzat, hainbat lekutan instalazio eta hobekuntzen adibideak eskainiz.
Haurrentzako lantegia eta Ekopolis topaketa Kutxa Ekogunean
- Xehetasunak