Kutxa Ekoguneak ikastaro trinko bat sustatu du naturako argazkigintzaren munduan sartu nahi eta arlo honetan eskarmenturik ez dutenentzat. Bi larunbatetan, urriaren 8an eta 22an, Gema Arrugaeta argazkilariaren eskutik, parte-hartzaileek argazkigintza orokorreko kontzeptuak, izadi edo naturari aplikatuak, ezagutu eta ikasi ahal izango dituzte Ekogunea parkearen ingurune pribilegiatuan, eta udazkenaren aberastasun kromatikoaz baliatuz irteera bat egin eta praktikan jarri ahal izango dituzte lorturiko ezagupenak.

Ikastaro trinko hau, naturaren argazkigintzan hasi nahi eta arlo horretan esperientziarik ez dutenei zuzendua dago. Gema Arrugaeta argazkilari espezialistaren eskutik, aukera izango duzu orotariko argazkigintzaren zenbait kontzeptu (teknika, argia, konposizioa eta abar) naturari nola aplikatu ikusi eta ikasteko, Ekogunea bezalako ingurune ederrean eta udazkeneko aberastasun kromatikoa baliatuaz.

informazio gehiago HEMEN

Ingurugiroa