Zinemaldian egunero Anoetako belodromoa betetzen duten ikasleentzako film-emanaldiek aurtengo edizioan atariko bat izan dute, Kutxa Ekoguneak bideo batean aurkeztu baitu bere heziketa-programa. Emanaldi hauetan izaten diren 13.000 ikasle eta 600 irakasle inguruk bideoaren irudi iradokitzailez gozatzeko aukera izan dute; bideoa Rekkam Digital Media-k egin du, eta parkeko programetan parte hartzen duten neska-mutilak eta begiraleetako batzuk dira protagonista.
Informazio gehiago HEMEN
Kontsukltatu Kutxa Ekoguneko hezkuntza programa