Kutxa Ekoguneak, datorren larunbatean, Ondarreta inguruan ura, lurra eta sua ospatzeko egingo den Itsasfest jaialdian hartuko du parte. Bi tailer egingo dira, bat haurrentzat goizez eta beste bat helduentzat arratsaldez, eta bi hitzaldi eguerdian, bertako eta sasoiko produktuen kontsumoa suspertu beharra izanik gai nagusia. Itsasfest jaialdiak ingurumena zaindu eta babesteari lotuta dauden 40 jarduera baino gehiago proposatzen ditu, diziplina anitzeko ikuspegian oinarrituz.

Itsasfest, hamaika begirada gure bazterrei

Itsasfest, ingurumena omentzeko jaialdia, ingurumena ulertu eta harekin elkarbizitza hobetzea du xede. Horretarako hausnarketa eta gozamena uztartzen dituzten ekintzak biltzen ditu, hots, gozatzeko eta ikasteko jaialdi bat da Itsasfest. Adituen eta herritarren arteko topagune bat da. Gune didaktiko eta ludikoa da, eta horren barruan, musika taldeak eta ingurumenean adituak eta 40 jarduera baino gehiago egingo dira: tailer, hitzaldi, kontzertu, erakusketa, bertoko janari dastaketa eta edota ikuskizun artistikoak.

 

Larunbatean, abuztuak 27 // 11:00<00:00
Lekua: Ondarretako hondartza (Donostia)

Kutxa Ekoguneak hainbat ekintza antolatu du.

Lorategietan kokaturiko bi karpatan haurrentzako eta helduentzako tailerrak eskainiko ditu, goizez etxeko txikiak "Itsas ondoko paisaiak" izeneko tailerrean parte hartu dezakete eta beraien irudimenarekin eta hondarrarekin paisaia koloretsuak sortu. Eta arratsaldez helduek "Baratza balkoian" tailerraren bitartez beraien balkoietan baratza jartzeko argibideak jasoko dituzte.

Honez gain, Kutxa Ekoguneko Kontsumo arduradunak, Amaia Otazok bi hitzaldi motz eskainiko ditu Pentsamendu Zonaldean eguerdiko 13.00etan: "Km 0. Osasuna eta askoz gehiago" eta "Nik zer egin dezaket?" Hitzaldi hauetan bertako eta garaiko produktuen kontsumua bultzatzeko gogoeta egingo da eta bakoitzak jasangarritasuna bultzatzeko eman ditzakeen pausuei buruz hitzaldia eskaini ere.

Kutxa Ekogunea proiektuari buruzko informazioa ere eskuragarri izango da jaialdian.

 

Kontsultatu programa osoa hemen!