Eskuartean duzu ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren hirugarren edizioa, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea.
Uztailak 1 eta 2an Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.
ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko.
Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak.
Bisiten ordutegia: 11:00<14:00
Bisitak doakoak dira
Informazio gehiago eta izen emateak: ongietorribaserrira.eus
Uztailak 1 ostiraleko ibilbideak
- Bulano Baserria (Asteasu)
- Zelaondo eta Anduti Baserriak (Bidania)
- Agarre Baserria (Eskoriatza)
- C.B. La Sequilla Baserria (Muskiz)
- Galtzata eta Pelu Zahar Baserriak (Oiartzun)
- Adarrazpi Baserria eta Eula Sagardotegia (Urnieta)
Uztailak 2 larunbateko ibilbideak
- Esnaurreta Borda (Aralar)
- Enparan-Gain eta Odria Baserriak (Azpeitia)
- Urki eta Arreta Baserriak (Beizama)
- Aiarbi Baserria eta Iratxe Martinez (Berriz-Garai)
- Etxebarria Baserria eta Ipar Lore (Gatika-Lemoiz)
- Gaintza Txakolindegia (Getaria)
- Oihanalde Baserria eta Ola Sagardotegia (Irun)
- Gomiztegi Baserria (Oñati)
- Pagobieta Baserria eta Fidel Abans ganadutegia (Ubide Orozko)
- Lurberry Mintegi ekologikoa (Zarautz)