Datorren igandean, hilak 15, Kutxa Ekoguneak San Isidro Nekazariaren eta Familien Nazioarteko Eguna ospatuko ditu (eguraldiak ez badu eragozten) udaberriari ongietorria emateko, eta horretarako bere parkean jaia antolatuko du, familia osoarentzako jardueraz betea. Familian kultura ekologikoa bultzatzeko asmoz, bisitak, jokoak, tailerrak, ikuskizunak eta abar eta abar izango dira goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Jarduera guztiak doakoak izango dira, janaria eta dastapenak izan ezik.