ZUBIDEIAK GUNE IREKIA: Euskara desberdin bizi, erabili eta sentitzen dutenen arteko ariketa soziala.
Maiatzaren 7an izango den ZUBIDEIAK GUNE IREKIAn ilusio handiz parte hartuko du Kutxa Ekoguneak. Euskara eta gure inguruko beste hizkuntzen eta kulturen arteko harremanaren bueltan egunbeteko elkarrizketa-gune autoeratu, sormentsu eta aberatsa izango da.
Euskarak zelan lagundu dezake gaur egun, hemen, bizikidetza indartzen? Euskara izan daiteke, testuinguru honetan, sexu, esparru, adin, kultura, hizkuntza eta sektore ezberdinen arteko zubi. Eta Zubideiakek horiek guztiak elkartu gura ditu Gune Ireki batean, elkarrekin, ariketa sozial bat burutu dezagun euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta.
Zubideiaken irtendako ideia guztiekin txosten bat aterako da eta bertan egongo dira jasota Gune Irekian konpartitu diren gai guztiak ere. Partehartzaileek erabakiko dute zer gairen inguruan hitz egingo den Zubideiaken, beraiek sortuko dute ariketa sozial honen agenda eta hortik ateratako proposamen errealak ere.
Informazio gehiago HEMEN.