Kutxa Ekogunean elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu eta horretarako Baratze Parkea Sarea egitasmoa jarri dugu martxan Gipuzkoako hainbat udalerritan, Udalekin elkarlanean.

Baratze Parkeak norberaren barazkiak era ekologikoan ekoizteko aukera eskaintzen du. Aisialdi aktiborako topaguneak dira, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana bultzatzen duten gune berdeak. Bertan belaunaldi ezberdinen arteko trukea emateko aukera dago, txiki zein helduen artean, naturarekiko errespetua sustatuz.

Urtetik urtera Sarea zabaltzen doan neurrian, Sareko partaideek eskura dituzten zerbitzuak ere zabaltzen eta sendotzen doaz: baratzeen jarraipen orokorra, baratzezaintza ekologikoaren inguruko ikastaroak, ekokontseiluak, tailer praktikoak, baratzetan ekitaldiak, baratzekideentzako aholkularitza tekniko zuzena, lurren emankortasuna mantentzeko laguntza eta materialak, webgunea, kartara zerbitzuak, Ekoguneko Baratze Eskola erabiltzeko aukera, e.a.

Abian jarri zenetik, Gipuzkoako hainbat udalerrik Baratze Parkea martxan dute dagoeneko: Lezo, Usurbil, Errenteria, Tolosa, Hernani, Alegia, Zegama, Azpeitia, Anoeta, Elgeta, Azkoitia eta Donostiako Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea, egoitza nagusia. 

Informazio gehiago

BaratzePareka