Urtarrilaren 8ra arte Jostailu Trukegunea egitasmoa dauka martxan Kutxa Ekoguneak. Helburua haurrek Gabonetan opari moduan jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera erraztea da.
Era honetan, objektuei bizi berri bat ematen zaie eta gainera, haurrei trukean oinarritutako esperientzia zoragarri bat eskaintzen zaie, eman eta jasotzea biak gozagarri direla sentiaraziz eta gauzen “berri” izate horri garrantzia kenduz.
Ekogunean bigarren urtez antolatzen den ekimena da. Lehengo urtean 100 truke esperientzia izan zirela kalkulatzen da gutxi gora behera, eta kopuru hauek gainditzea espero da aurten. Gabonak ondoren trukatu ez diren jostailuak Gipuzkoa Solidarioak bideratzen dituelarik.
Trukegune honetan, jostailuak era librean utzi eta jaso daitezke, tarteko ordainketarik gabe. Utzi edo/eta hartu. Betiere uzten dena hura erabiltzeko egoera onean dagoela ziurtatuz. Jasotakoa, utzitako gure seme alaben jostailuak erabiltzen genituen bezala tratatzeko konpromisoz. Egoera onean, baina erabiltzen ez diren jostailuak, musika tresnak, liburuak, irristailuak... ekarri daitezke eta besteengatik trukatu.
Jostailu Trukegunea
Lekua: Kutxa Ekogunea
Edozein ordutan edonorentzat zabalik
Etorkizun ekologiko eta parekide baten alde!
Kutxa Ekogunea
Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.ekogunea.eus