Astigarragako "París 2018" taldeak irabazi du Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren lehenengo edizioa, finala joan zen ostiralean Orona Fundazioan. Taldeak 1.000 euroko saria irabazi zuen.
Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko taldekako lehiaketa da. Euskararen Ginkanan euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu dituzte Buruntzaldeako gazte lehiakideek.
Ekimen hau hainbat erakunderen elkarlanaren emaitza izan da: Kutxa Ekogunea, Buruntzaldeako Euskara Batzordeak, alegia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbileko udalak (Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak) eta Euskaltzaleen Topagunea.