Azaroaren 15ean, Basquetourrek antolatutako "Turismo sektorea: ingurumenarekiko jasangarritasuna nola lortu?" ekitaldia egin zen Bilbon. Helburua Euskadiko turismo sektoreari ingurumenaren kudeaketa hobetzeko eskura dituen tresnak aurkeztea izan da.

Jardunaldi horretan, besteak beste honako gai hauek jorratu dira: Garapen Iraunkorrerako 2030 Euskadiko Agenda, ingurumen kudeaketarako ECOLABEL eta EMAS bezalako tresnak, ingurumenerako jasangarriak diren garbiketa produktuak, energia-eraginkortasuna, paper-desegingarria ura babesteko etab.

Ekoguneko Amaia Otazok, Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura jasangarri eta solidarioen arduradunak, Etxeko Ura proiektua aurkeztu zuen jardunaldian, "Jardunbide egokiak/merkatu-konponbideak" atalean.

Kutxa Ekogunearen nahia ekimen hau Gipuzkoan zehar zabaltzea da, eskualde bakoitzeko erakundearekin batera, ura kontsumitzeko ohitura jasangarriagoak bultzatuz.
Ekimen honek helburu hirukoitza du: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea. 


 Basquetour2017 EtxekoUra1200