Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearen laguntzarekin.
Bi erakundeek euskara sustatzeko duten konpromisoan bat egin eta hizkuntza praktika ekologikoak sustatzeko helburuz abiatutako ekimena da Euskararen Ginkana eta Euskal Herri mailan burutu diren 5 edizioen ostean, herri eta eskualdeetako Euskararen Ginkanak egiteko urratsa egin dugu.
2017ko Udazkenean Urola Kosta eta Buruntzaldea eskualdeetako Euskararen Ginkana lehiaketak jokatuko dira, tokiko Euskara Elkarte, Udal eta gaztelekuen partehartzearekin.
Bi tokiko Euskararen Ginkana hauek gazteei zuzenduak izango dira. Lau laguneko taldeak osatu eta beraien herrietan hizkuntza-ekologistak izateko probak burutu beharko dituzte lehiakideek.
Lehen fasean online probak izango dira eta lau talde onenak izango dira finalean aurrez aurre sariaren bila lehiatuko direnak.
Talde parte hartzaileen izen-emate epea urriaren 19ra arte dago irekita.
Informazio gehiago:
Euskararen Ginkana Urola Kosta
Euskararen Ginkana Buruntzaldea