Gaurtik aurrera, eta ohiko ordutegian, bere ateak irekiko ditu Kutxa Ekoguneko Haur Parekak, kalitate handiko aisialdia eskainiz.
Haur Parkea pedagogia arloko adituz eta arkitektoz osaturiko talde batek diseinatu du eta familia osoarentzako jardueren eskaintza bikaina eskaintzen du. 700 metro karratuko azalera eta 7 metroko altuera ditu, haurrek modu autonomoan eta askean jolas egin, eta katuka igotzeko, ezkutatzeko, irrist egiteko, mozorrotzeko, eraikitzeko edo bolatxoz osaturiko putzu batean murgiltzeko aukera izan dezaten. Era berean, urtebetetze-askariak erreserbatu eta tailer dibertigarri eta jasangarrietan parte hartu ahal izango dute, baita haurrekin dauden helduek ere, horiek tailer txikietan izena eman ahal izango baitute, beren seme-alabek modu askean jolas egiten duten bitartean bete behar duten rolaren gakoak ezagutu ditzaten.
Haurren eta familien tailerrei dagokienez, ikasturte berri honetan zenbait jarduera dibertigarri diseinatu ditugu irudimena askatzeko. Asteburuetan bi lantegi eskainiko ditugu, larunbatetan eta igandetan, 12:30etik 13:30era eta 17:30etik 18:30era, urriaren 7tik 2018ko maiatzaren 27ra. Parte hartzen dutenek gure inguruko intsektuen eta landareen bitxikeriak ezagutu ahal izango dituzte, eta sormena landuko dute, material plastikoak erabiliz eta soinu ezagunak emulatzen dituzten objektuak eraikiz, energiari, baratzeei, jasangarritasunari eta abarrei buruz ikasten duten bitartean.
Era berean, zenbait berritasun gehitu ditugu urtebetetze-festei dagokienez. Haur Parkera sartzeko sarreraz eta ohiko askariaz gain, haurrek eskulanak edo jolasak egiteko aukera izango dute, begirale batek edo bik dinamizatuta.
Harremanetarako
Kutxa Ekogunea
Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia
T- [+34] 943 55 20 20 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.ekogunea.eus