Joan zen asteartean, Radio San Sebastián-en Hoy por Hoy saioa zuzenean eman zen Kutxa Ekogunea Parketik. Eva Monentek heziketa berdeaz, ekoizpen berdeaz eta kontsumitze berdeaz hitz egin zuen gai hauetan adituak direnekin 12:20tik 14:00etara. Basoeskola proiektu berria ─Ekogunean martxan jarria, non hainbat ikastetxetako haurrek naturaren erdian ikasten duten─ izan zen irratsaioaren ardatz nagusia. Baina baita ere hitz egin zen ekoizpen berdeaz Baratzea Parke Sarearen bidez, eta kontsumo berdearen zenbait erari buruz, horretarako beste ekintza askoren artean Kutxa Ekoguneak “Etxeko Ura” eta “Ontziratu zaitez” kanpainetan proposatzen dituelarik aukerak.


Ekogunea ProgramaEvaMonente1200

Mikel Insausti eta Eva Monente