Udako goizetan Ekoguneko Haur Parkea ludoteka bilakatuko da, 3-6 urte bitarteko haurrak hezitzaileon begiradapean era autonomoan jolasteko aukera izango dute eta talde jolas kooperatiboetan jolasteko ere. Ludoteka hauetan astero gai bat ardatz izan da, honi egokitutako jolas eta jarduerak burutuko dituzte: bizidunak, esplorazioa, koloreak, mitología eta hizkuntza. Ekintza ugari aire librean izango dira, ibilbideak, errekara jeitsi, jolasak eta gure udaleku irekietako haurrek egiten dituzten ekintza asko ere, baratzarekin lotuta batzuek eta basoarekin besteak.