Bost astetan zehar, 7-12 urte bitarteko neska mutilak Kutxa Ekoguneko bazter guztiak deskubrituko dituzte, aste bakoitzean gai konkretu bat jorratuz: bizidunak, esplorazioa, koloreak, hizkuntzak eta mitologia. Horrez gain baratze jarrai bat eraiki eta mantenduko dute, Ekoguneko animali basatiak ezagutuko dituzte eta Oriamendin zeharreko txango tematikoak egingo dituzte, guztia jolas libre eta eskulanekin konbinatuz. Basoan murgilduko dira, ibaira jeitsi, eskuak lurrean sartu eta beste hainbat ekintzen bitartez inguruaz jabetzeaz gain, hau errespetatzen eta maitatzen ikasiko dute.