Datorren igandean, maiatzaren 28an, udaberria ospatzeko familia osoarentzat jardueraz beteriko festa antolatuko du Kutxa Ekoguneak bere parkean. Familian kultura ekologikoa bultzatzeko asmoz, bisitak, jokoak, tailerrak, musika eta magia-ikuskizunak, azoka, dastatzeak eta abar eta abar izango ditugu 11:00etatik 19:00etara. Jarduera guztiak doakoak izango dira, janaria izan ezik. Doako autobusak antolatuko dira parkera iristeko, eta erabiltzaileak Miramongo Parke Teknologikoan, Oronako biribilgunean eta Rekaldeko geltokian hartuko ditu Kutxa Ekoguneko Parkera ekartzeko. Anezka-autobusen ordutegia honako hau izango da: 10:30-13:30, 15:00-17:00 eta 18:30-20:00. Hogei minutuka gutxi gorabehera.
Kutxa Ekogunea
Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia
T- [+34] 943 55 20 20 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.ekogunea.eus