Haur Parkea, Kutxa Ekogunean, Euskal Herri mailan erabat berritzailea den aisialdia aktiborako gunea da.

700 m2 baino gehiago zabaleran eta 7 m altuerako espazio berri bat egokitu ditu haurrak eta beraien familientzat, eta baita eskolentzat ere. Espazioa Maushaus taldeko pedagogian adituak eta Teresa Meana eta Ione de Pablo arkitektak garatu dute elkarlanean. Kalitatezko aisia-espazioa da eta bertan haurrak primeran pasatzeaz gain, energia, baratza, jasangarritasuna eta abar luzeari buruz ikasiko du, jolas eta tailer berezien bitartez.

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea 0-12 urte bitarteko haur eta hauen familientzako kalitatezko aisia espazioa da, irizpide pedagogikoekin diseinatuta. Haurren jolasteko eran oinarrituta hauen sormena, autonomia, auto-estimua, erlazioak eta psikomotrizitatea sustatuko dituen estrukturak eta euskarriak sortzeko.

Jolas autonomoaz gain, egunero ikasteko eta gozatzeko tailer dibertigarriak eskaintzen dira eta astebururo ikuskizun bereziak, urtebetetze festak ere antolatuko ditugu. Haur Parkeaz ikastetxeak ere goza dezakete, beraientzat espresuki sortu dugun egitarauaren bitartez: ibilbideak, tailerrak, otordu biologikoa

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea eskaintza berritzaile eta apurtzailea da, eduki eta formatan kalitatezkoa.

Informazio gehiago

EkoguneaHaurParke

 


Kutxa Ekogunea
Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-3132, 2. Km-a). 20009 Donostia

T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus