3-6 urte bitartekoak ere badute aukera berezia Donostia ezagutu programaren bitartez. Ehunak eta koloreak bidelagun, udako goizetan, haur txikienak “Ekogunea deskubritu” lemapean, Ekoguneko ludotekan barneratuko dira eta bertan prestatu dituzten jarduera gidatu zein jolas libreetan gozatuko dute: hegaztiak, landareak eta bizidunak orohar deskubrituko dituzte, esploratzaile izango dira egun batez eta Euskal Mitologian barneratuko dira. Jarduera guzti hauek, norbanakoaren kuriositatea bultzatu eta gertuen duten mundu zabala deskubritzera bultzatuko zaie.