Muskerrak –udazkenean larrua aldatu eta udaberrian gorputzeko tenperatura orekatzeko eguzkitan egoten direnak– izango dira beste lantegi baten protagonistak datorren asteburuan Kutxa Ekoguneko Haur Parkean. 3 eta 12 urte arteko neska-mutikoentzat, “Mingaina luzatzen duen muskerra” tailerrak goizeko eta arratsaldeko saioak izango ditu larunbatean eta igandean. Eta ostiralero Garbera merkataritza-gunean izaten diren haur-tailerretan, Pazkoa arrautzei eskainiko zaie goizeko saioa.


Taller ekogunea webEkogunea EU


 Informazioa eta izen emateak Kutxa Ekoguneko web gunean. HEMEN sakatu