Kutxa Ekogunea ostiral arratsalde honetan Garbera merkataritza-gunera itzuliko da eta ingurumen-kontzientzia harrarazteko “Udaberriko basoa” haur-tailerra eskainiko du 17:00etan. Datorren asteburuan, bere Haur Parkean, goizeko eta arratsaldeko saioak izango dira lur, buztin eta hazi “bonbak” sortzeko tailerrarekin. Eta asteazkenean beste Ekopolis topaketa bat 16 urtez gorakoentzat zurezko eraikin pasibo eta osasungarrien eraginkortasunaz jarduteko: Ecohouse enpresaren gomendioekin eta bere eraikuntza-sistemekin.
Hazi bonbak
Tailerrean lurrezko, buztinezko eta hazizko bolak prestatuko dira eta, horrela, lurrak leheneratzeko, basoak sortzeko eta giroak hobetzeko hainbat lekutan botako dira.
Larunbatean eta igandean, apirilak 22 eta 23 // 12:30 eta 17:30
3-12 urteko haurreentzat
Ekopolis topaketa
Bioeraikuntza, etxe pasiboak, egurrezko etxeak, material ekologikoak… bezalako kontzeptuak lantzen ditugu Ekopolis proiektuaren baitan, eta batzutan bata bestearen ezaugarriekin nahas daiteke. Jardunaldi honetan egurrezko eraikin pasibo eta osasungarrien eraginkortasuna nola lortu ikusiko dugu Ecohouse enpresaren eskutik bere eraikuntza sistemen azalpenen bidez.
Asteazkenean, apirilak 26 // 9:30<11:30
+ 16 urte
Hizkuntza: gazteleraz
Informazioa eta izen emateak
Harremana
Kutxa Ekogunea
Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia
T- [+34] 943 55 20 20 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.ekogunea.eus