Kutxa Ekoguneak udaleku kulturaniztunak iragarri ditu 4 eta 12 urte arteko haurrentzat Pazko astean (18tik 21era) joko aske eta gidatuaren bidez, bai kanpoan eta bai haur-parkean; datorren asteburuan lantegi bat izango dugu, eta parte hartzen duten gazteek "bonbak" sortuko dituzte lur, buztin eta haziekin, gero lurrera “jaurti” eta zuhaitzak eta basoak sor daitezen. Eta bihar, ostiralean, arratsaldez, Garbera merkataritza-gunean, Ekoguneak ingurumen-kontzientzia harrarazteko beste lantegi bat eskainiko du: “Barraskiloak”.
<< Azken egunak Pazko Asteko Udalekuetan izena emateko!
Apirilaren 18tik 21era // 09:30-13:30
Adina: 4-12 urte
Haurrek naturaz gozatu eta ikasi ahal izango dute, garai honetan munduan zehar burutzen diren jolasen bitartez: basotik arrautzak bilatu eta zein txorirenak diren identifikatu, arrautzak pisanka erara apaindu, untxi eta bilbi australiarrak ezagutu, udaberriaren hasiera ospatzeko piñata mexikar bat puskatu eta Indiako Holian bezala koloretako hautsez zipriztindu.
Informazioa eta izenemateak: www.erreserbak.ekogunea.eus
<< Haur Parkeko tailerrak: Hazi bonbak
Apirilaren 8 eta 9 //12:30 y 17:30
Adina: 3-12 urte