Datorren igandean eta hurrengoan, Kutxa Ekoguneak eta Mater museo-itsasontziak batera ospatuko dute Uraren Mundu Eguna, berez asteazkenean, hilaren 22an, egokitzen dena. Parkean, lehen igandean, bisita gidatua egingo da hondar-uren kudeaketaz, eta ura garbitu eta arazteko zenbait prozesu erakutsiko dira. Museo-itsasontzian, bigarren igandean, Eko-Fish bat egongo da irteera itsasora duela ur gainean dauden hondakinak jasotzeko. 12 urtez gorakoek izena eman behar dute aldez aurretik.

Informazio gehiago HEMEN