Kutxa Ekoguneak sustatzen dituen Ekopolis topaketek beste hitzordu bat dute datorren larunbatean, hurrengo asteburuan jarraipena izango duena. Lastozko eraikuntzaren ingurukoa da; jatorria AEBetan lasto-balaz eraiki ziren lehenengo etxeetan dute, kolonoak material hau erabiltzen hasi baitziren baliabide hurbileko eta iraunkorra zelako. Eta bihar, ostirala, arratsaldean, ikastaro klasiko bat itzuliko da Ekoguneara, arrakasta ziurtatuta duena: “Baratzea nire balkoian edo terrazan”, 16 urtez gorakoentzat.


Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  www.ekogunea.eus