Artea zuzenean, jendaurrean eta ikusleekin elkarrizketan artistak sortzen dueneko prozesu hori, Tabakalerako eraikinean Kutxa Kultur Plazan programatzen diren ekinbideen artean arrakasta handia izaten duenetako bat da. Aste honetan amaitu da Maialen Arozena Irungo sortzailearen esku-hartzea, eta gaur bertan hartuko du txanda Zurjole taldeak, orain bertan “amets-sortzailea” obra lantzen ari direlarik: ikusleari egindako gonbidapena da esfera baten barrura ager dadin erantzunak aurkitzeko itxaropenaz.
Otsailaren 23tik martxoaren 31era
Ostegunetik igandera // 17:00<20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea
Zurjole taldea. Amets-sortzailea
Hiru pentsaera ezberdin batzen dituen ardatz nagusi gisa sormena erabiliz, Zurjole taldeak bere lekua aurkitzen du gaur egungo munduan. Hiru artistaren -Amaia Larrea, Mari Mar Rodríguez eta Daniel Lizarralde-ren- artean partekaturiko kezkak.
Zurjole artisautza eta eskulanen akademiako ikasgeletan garatzen dituzte beren ideiak, eta akademiatik hartua dute izena.
Une hauetan emozioen kudeaketaren azterketa dute ardatz eta garapen pertsonalaren garrantzia nabarmentzen duten proposamenak planteatzen dituzte.
Lantzen ari diren lana “amets-sortzailea” deitu dute, eta ikusleari gonbita egiten zaio esfera baten barrura begira dezan erantzunak aurkitzeko itxaropenez.
Informazio gehiago
Artisautza Akademia
T - 943 272 381 - 609 000 806 || Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
